Hasiera fasea
Garapena - Hitzekin jolasean
Garapena - Hieroglifikoak
Zerrendatzen
Jolas honen helburua denbora jakin baten barruan baldintza jakin bat betetzen duten hitz edo izen gehien biltzea da. Baldintza edo gaia txartel batean idatzita egongo da.
Adibidez: POz hasten diren hitzak, jantzi-izenak, gorputz-atalak, postreak edo desertak, D letraz hasten diren aditzak, Afrikako herrialdeak…
Afrikako herrialdeak
- Zimbabwe
- Burundi
- Liberia
- Malawi
- Maroko
- Niger
- Ruanda
Frutak
- Udarea
- Platanoa
- Marrubiak
- Sagarra
- Laranja
- Mandarina
- Meloia
Superheroiak
- Superman
- Batman
- Supergirl
- Aquaman
- Hulk
- Spiderman
- Deadpool
Binaka edo taldeka ere jolas zaitezkete, hala erabakiz gero.
Orain, talde txikitan bilduta, hitz-zerrendak osatzeko baldintzak eta gaiak idatziko dituzue.
Azkenik, taldeetako bozeramailek talde handian aurkeztuko dituzue zerrendak, eta guztiak zerrenda orokor batean bilduko dituzue.