Jolaserako hieroglifikoak prestatzen

Mahai-jolaserako hieroglifiko gehiago behar dugu. Zenbat eta gehiago hobe. Beraz, ikasi dugun guztia ikasi eta gero, hieroglifiko berriak asmatu beharko dituzue talde txikitan.

Taldekide bakoitzak lauzpabost sortuko ditu, gutxienez, teknika desberdinak erabiliz. Horretarako, aurreko jardueretan bururatu zaizkizuen ideiak aztertuko dituzue, edo aukera berriak sortu. Gauza bera egingo duzue emotikonoekin, bizpahiru asmatuz buruko.

Bakoitzak, dituen ideiak mahai gainean jarriko ditu eta denen artean aberastu egingo dituzue, edo izan ditzakezuen zalantzei argibideak ematen ahalegindu. 

Azkenik, ideiak definituta dauzkazuenean hieroglifikoen fitxak egingo dituzue eta prest utziko dituzue amaiera fasean gauzatuko dugun mahai-jolaserako. Fitxak osatzerakoan aintzat hartu behar dituzue beste probetako fitxak osatzeko aurretik erabilitako irizpideak.