Hieroglifikoen maila gorena
Maila goreneko hieroglifikoei ekiteko unea heldu da. Proposamen konplexuagoak eta jolastiagoak egitera ausartuko gara jarduera honetan. Hitzak zatitu baino, hitzek barnean gorde dezaketen bigarren irakurketa ezkutua bilatzera abiatuko gara, “esanahi ezkutua”ren bila, alegia.
Adibidez, betaurrekoak hitza. Bi zatitan banatuz gero, “Bet aurrekoak” irakur genezake. Beraz, hieroglifikoa osatzeko “Bet” hainbat aldiz errepikatu eta aurrean dituen hizkiak nabarmendu genitzake.
Esanahi ezkutu horiek hainbat eratakoak izan daitezke. Nagusiki, bi hauek:
Orain, talde txikitan bildu eta “esanahi ezkutua” gordetzen duten hitz edo esaldi hauen hieroglifikoak osatu Lan-koadernoan: definizioa edo galdera zehaztu eta irudi-marrazkiak txertatu.
Irakurketa literalak
-
- Angola
- Egoitza
Egoera edo gertaeren deskribapenak
-
- Hamaika
- Habi txikian
Lan hori amaitutakoan, talde handian aurkeztuko dituzue proposamenak, eta konparatu egingo dituzue, bakoitzak jorratu duen bidea analizatuz. Ondoren, berriro talde txikietara itzulita, saia zaitezte hieroglifiko berri pare bat sortzen esanahi ezkutuen bidetik. Ea bateren bat sortzen duzuen mahai-jolaserako.