Zeinuak elkartuz
Hieroglifikoak sortzeko teknikan trebatzen hasi behar dugu. Denok prest?
Hieroglifikoak sortzeko ohiko moduetako bat hizkietan edo silabetan oinarrituriko zeinuak erabiltzea da: letren izenak, zenbakiak, zenbaki erromatarrak edo musika notak. Zeinu hauen bitartez, letrak edo silabak sor ditzakegu, edo zeinuei dagozkien hitz osoak. Esate baterako:
LETRAK
LETRAK
B = Be
J = Jota
X = Ixa
M = Eme
ZENBAKIAK
ZENBAKIAK
Bat
Bi
Hamar
Mila
ZENBAKI ERROMATARRAK
ZENBAKI ERROMATARRAK
I = Bat = 1
X = Hamar = 10
51 = LI
M = Mila = 1000
MUSIKA NOTAK
MUSIKA NOTAK
Do
Re
Mi
Fa
Pieza horiek modu askotan erabil daitezke:
Segidan jarriz: bata bestearen ondoan ipinita.
Kopuruekin jolastuz: letrak edo silabak errepikatuz.
Barneraketa: bata bestearen barruan kokatuz.
Kokapenaren zehaztapena: gainean, aldamenean, azpian…
Adibideak ikusi eta gero, hieroglifikoak sortzen hasi behar dugu, ikasi berri ditugun arau hauen arabera. Elkartu talde txikitan elkartu eta egin kontzeptu hauei dagozkien marrazkiak, Lan-koadernoan dituzuen laukietan.
Hastapenetan gaudenez, erabil daitekeen teknika ere proposatuko dizuegu:
1. Segidan jarriz: Kapela
2. Kopuruekin jolastuz: Boston
3. Barneraketa: Hanka
4. Kokapenaren zehaztapena: Ate aurrean
Lanak amaitutakoan, talde bakoitzak bere emaitzak aurkeztuko ditu talde handian.