Sinbolo bihurriak

Pauso bat aurrera emango dugu. Izan ere, hieroglifikoak sortzerakoan, era askotara jolas baikenezake elementu eta irudiekin. Esate baterako, jokalariei ekintza jakin batzuk eginarazteko sinboloak erabil genitzake: irudiak atzekoz aurrera irakurri, silabak kendu, etab.

Era horretako sinboloak erabiltzeko baldintza bakarra da, jokalariek aldez aurretik jakin behar dutela sinbolo horien esanahia

Segidan, hiru sinbolo aurkeztuko dizkizuegu, adierazten dutena azalduz:

  • Kenketa zeinua: hitz zati bat kendu behar zaio aurreko irudiari.
  • Beste hizkuntzak: hizkuntza jakin batekin identifikatu daitekeen pertsonaiaren bat, sinboloren bat edo bandera erabiliz, adieraziko dugu, hieroglifikoan agertzen den irudiari dagokion hizkuntza horretako hitza erabiliko dugula erantzunera iristeko. Hitz hori erantzun osoa edo zati bat izan daiteke. 
  • Ispilua: ispilu barruan dagoen irudia, atzekoz aurrera irakurri behar da.

Artola pilotaria –  L = Artoa

OILOEK JATEN DUTE

Gaztelania irudikatzeko erabil daitezke: Cervantes, ñ edo Kixote.

Artilea  → Lana.

U hizkia →  La u (lau). 

DERRIGOR EGIN BEHAR

Ingelesa irudikatzeko: Harry Potter, erregina edo Buckingham jauregiko soldadua.

Saguzarra  → Bat.

Gaixoa →  Ill (hil).

ZENBAT AZTERKETA GAINDITU DITUZU?

Frantsesa irudikatzeko: Eiffel dorrea, Marianne edo Griezmann

Itsasoa →  Mer.

Zortzi  → Huit.

ZENBATEAN EROSI DUZU?

Amaia → Ai, ama!

Tom  → Mot.

Izaro  → Orazi.

ZER ESAN DU?

Ondoren, talde txikitan elkartuko zarete. Ea lortzen duzuen hieroglifiko hauen erantzunak asmatzea. Erantzunak paper batean idatzi eta emazkiozue irakasleari. Talde handian argitu zein taldek asmatu dituen gehien eta erantzunetara nola iritsi zareten azaldu.

Eta jarduera honetan ere, hieroglifiko berriak sortzeko ideia berririk izan baduzue, Lan-koadernoan idatz itzazue.