Harrietatik paperera eta telebistara

Jarduerari ekin baino lehen, entzun arretaz Antton Telleriak esateko duena.

Zer dakizue hieroglifikoei buruz? Talde handian komenta dezakezue.

Sekuentzia honetan, ordea, ez dugu Egiptoko hieroglifikoak deszifratzen ikasiko, gure helburua denbora-pasetan ikusten ditugunak bezalakoak sortzea baita. 

Zer dira denbora-pasetako hieroglifikoak? Inork esango al luke?

Hasteko, ikus ditzagun hauek:

Sumatu al duzue zein den hieroglifikoen erantzuna aurkitzeko oinarrizko mekanika?

Oso sinplea da: hitzak esanahia duten zatietan banatzen dira, eta zati bakoitzari dagokion irudia esleitzen zaio. 

Lehen adibidean, tomatea hitza bi zatitan ‘Tom’ eta ‘atea’ banatu dugu, eta zati bakoitza irudi baten bidez ordezkatu dugu: Tom Cruise aktorearen aurpegia eta ate bat.

Bigarrenean, berriro ere gauza bera egin dugu ‘Edaria’ hitzarekin, bi pertsonaia ezagunen irudiak erabiliz: Ed Sheeran abeslariarena eta Game of Thrones telesai ezaguneko Aryarena.

Orain, elkartu talde txikitan eta saiatu marrazkien bidez hieroglifikoak sortzen hitz hauekin. Txertatu emaitzak Lan-koadernoan:

Berdela // Armairua // Umorea

Talde txikitan hieroglifikoak osatu ondoren, talde handian konparatuko dituzue. Denek bide berberak erabili al dituzue hieroglifikoak osatzean?