Hitza pasa!

Jolasten hasi behar dugu! Baina aurretik, ohar txiki batzuk Antton Telleriaren eskutik.

Anttonek aipatu digun bezala, ezagutuko dugun lehen jolasa Hitza pasa! izango da.

Ezertan hasi baino lehen, emaiozue begiratu bat Euskaljakintzako lagunek prestatutako ereduari. Ea ezagutzen duzuen.

Asmatuko al zenukete jolasaren arauak eta jolasteko modua zein diren zehazten? Saia zaitezte talde handian.

Jolasaren nondik norakoak garbi baldin badituzue, behar dugun materiala prestatzen hasiko zarete. Talde txikitan banatu, eta definizioak prestatzen hasiko zarete.

Horretarako, aintzat hartu honako irizpide hauek:

Bermatu era askotako hitzak.

    • Izen arruntak eta propioak.
    • Izenak, adjektiboak eta aditzak.
    • Errazagoak eta zailagoak.
    • Eremu semantiko desberdinetakoak.

Erabaki hitz horiekin zer-nolako definizioak egingo dituzuen.

    • Definizioek ulergarriak izan behar dute.
    • Erantzun zehatza izan behar dute eta zalantzarako biderik ez utzi.
    • Mota desberdinetakoak izan daitezke:
        • Deskribatzaileak: hiztegietakoen antzekoak.
        • Umoretsuak: irribarrea eragingo dutenak.
        • Metaforikoak: irudi metaforikoak erabiliko dituztenak.

Bete ezazue bakarka, lan-Koadernoan duzuen taula, irizpide horiek kontuan hartuta:

Definizioak osatu ondoren, proba itzazue talde txikitan. Probak amaitutakoan, alfabetoko letrak taldekideen artean banatuko dituzue. Bakoitzak egokitu zaizkion letrak dituzten hitzak aukeratu beharko ditu, eta definizioak sortu lan-koadernoan. Horrela, taldekide guztien artean, Hitza pasa! jolasekoerruletaosoa osatuko duzue. Taula erabat bukatua duzuenean, taldekide guztien artean probatuko duzue eta hobetzeko proposamenak egingo dizkiozue elkarri.