Jolasteko materiala sortzen

Adiskideok! Aurreko jardueretan asko aurreratu dugu, baina ikusi eta ikasi dugun guztia gauzatzeko momentua iritsi da. Jarduera honetan, Hitza pasa! jolaseko “erruletak” eta gainerako jolasetako fitxak sortuko dituzue talde txikitan.

Baina horretarako, oso ondo pentsatu beharko duzue,jolas bakoitzari dagokion informazioa fitxetan nola banatu. Beraz, lanean hasi aurretik, berrikus itzazue jolas bakoitzean zehaztu ditugun jolasteko moduak.

Informazioaren kokapena

Finkatu erakutsi beharreko informazioa (definizioak edo galderak, hitzak…), non kokatu kontutan izanik proba batzuetan, jokalariak ezin duela informazio guztia ikusi:

      • Berbaz berban, adibidez, jokalariak hitzak bakarrik ikusiko ditu eta proba irakurtzen ari denak, aldiz,  definizioak eta erantzun egokiak.
      • Infiltratua eta Pareak bai! jolasetan ere, jokalariak hitzak ikusiko ditu, baina probaren irakurleak bere fitxan erantzun onak eta txarrak zeintzuk diren ikusi behar du, erantzunak ontzat ala txartzat emateko
Fitxak egiteko moduak
Fitxak bereizi

Eskueran izan ditzakezuen mahai-jolasetako fitxak nolakoak diren azter dezakezue gelan, eta talde handian eztabaidatu zein den eredurik egokiena eta politena, eta zergatik. Gure aldetik, eredu batzuk proposatzen dizkizuegu, lana errazte aldera.

aneto
PLANETAS
badakit
murgil

Puntu honetara iritsita, ondo berrikus itzazue jolasetako edukiak, fitxetara pasa baino lehen. Hauxe da une egokia akatsen bat balego zuzentzeko edo egin beharreko azken moldaketak burutzeko.

Bestalde, behin lanean hasiz gero, fitxa bakoitzeko hiruzpalau kopia egitea komeniko litzateke, hiruzpalau mahai-jolas osatzeko eta ordezko fitxak edukitzeko.

“Hitzekin jolasean” sekuentziako materiala prest dugu jadanik. Sortutako edukiak unitatearen amaiera-fasean gauzatuko dugun mahai-jolaserako gordeko ditugu.