Jolasen arauak finkatzen
Jolas bakoitzari dagokion materiala prestatuta daukagu. Baina non eta nola jokatuko dugu? Horixe zehaztuko dugu, urratsez-urrats, jarduera honetan.
01. ARAUAK FINKATU
Jolas bakoitzaren arauak finkatuko ditugu
02. DINAMIKA ZEHAZTU
Jolasaren dinamika zehaztuko dugu
Lehenik, beraz, prestatu dugun jolas-mota bakoitzari dagozkion arauak idatzi eta finkatuko ditugu:
- Hitza pasa!
- Berbaz-berba
- Zerrendatzen
- Infiltratua
- Pareak bai!
- Hieroglifikoak
- Emotikonoak
Horretarako jolas adina talde sortuko dituzue gelan. Talde bakoitzak jolas bati buruzko arauak idatziko ditu. Arauak nola idazten diren jakiteko, eskuera dituzuen mahai-jolasen arauak begira ditzakezue. Arauek, azken batean, galdera hauei erantzun behar diete:
Zer egin behar da edo zer asmatu behar da jolas horretan?
Nola jolasten da?
Zenbat denbora dauka lehiakideak proba egiteko edo erantzuteko?
Gaizki egiten badu edo erantzuna okerra bada zer gertatzen da?
Asmatuz gero zer gertatzen da?
Nork erabakitzen du erantzuna ona ala okerra den, edo proba gainditu den ala ez?
Zenbat lauki aurreratzen dira taulan? (Aurreko jardueran definitu da)
Arau guztiak idatzita dituzuenean, talde handian errepasatuko dituzue denen artean, ea ondo ulertzen diren edo zuzenketarik behar duten. Arauak finkatuta daudenean, jolas guztien ezaugarriak eta mekanikari dagozkion arau guztiak bateratu eta mahai-jolasaren arauen orri definitiboa diseinatuko du aurreko jardueran ardura hori izan duen taldeak.