Berbaz berba
Jolas honetan, 7 definizio eta 7 hitz izango ditugu, nahasita. Definizioak irakurtzean, lehiakideak haietako bakoitza zein berbari dagokion asmatu beharko du.
Lehiakideak hitzak bakarrik ikusiko ditu. Asmatzen badu, hurrengo definiziora pasako da, baina ez badu asmatzen, hasierara itzuliko da, eta definizio guztiak berriro entzun eta erantzun beharko ditu.
Asmatutako hitz bakoitzeko puntu-kopuru bat irabaziko du, eta taula osoa asmatuz gero, baita puntu gehigarri batzuk ere.
Taula denbora barruan osatzen duenak irabaziko du, edo hitz gehien asmatu dituenak.
Jolasa ondo ulertu eta definizioak nolakoak izan daitezkeen ikusi ondoren, lan-koadernoan dituzuen taulak osatu behar dituzue. Baina, kontutan izan jolas honetan taulak bi eratakoak izan daitezkeela:
A Mota
B Mota
-
- Alor bereko hitzak: orria, arkatza, grapa, txorroskiloa, kaiera, bolaluma eta borragoma.
- Esanahia duten pertsona-izenak: Lur, Eki, Enara, Saioa, Zuhaitz, Lore eta Itsaso.
- Hasiera bera dutenak: Errepidea, erreketa, erremedioa, erreka, erregina, erreboiloa eta errezeta.
- Hoskideak direnak: arre, irri, orro, urre, erru, orri eta erre.
Bana zaitezte talde txikitan eta taldekide bakoitzak taula mota bateko definizioak presta ditzala Lan-koadernoan.
Ondoren, taldekide bakoitzak osatu duen taula aurkeztuko die gainerako taldekideei eta denok elkarri hobekuntza-proposamenak egingo dizkiozue.