Hitzen esploratzaileak

Hitz-jolasen oinarria, hitzak berak dioen bezala, hitzak dira. Hitzekin jolasteko, beraz, hitzak beharko ditugu. Eta hitzak non aurkituko ditugu? Hiztegietan!

Hiztegiak oso ondo etorriko zaizkizue, bai sekuentzia honetan eta baita hurrengoetan ere, hitz-jolasak osatzen hasten zaretenean.

Baina ez pentsa hiztegi guztiak berdinak direnik.

Horren berri emango digu Antton Telleriak.

Orain, talde txikitan, euskarazko hiztegi motak bilatu beharko dituzue Interneten, gelan nahiz eskolako liburutegian. Ahal dela, bizpahiru adibide hiztegi mota bakoitzeko.

Ondoren, talde handian, talde bakoitzeko bozeramaileak zerrendak aurkeztuko ditu eta denon artean lan-koadernoan Hiztegi erabilgarrien zerrenda osatuko duzue.

Amaitzeko, jolasetik jokora egingo dugu jauzi. Berriro ere, banatu talde txikitan, eta eskura dituzuen hiztegi guztiak erabiliz, ea zein taldek aurkitzen dituen tximeleta hitzaren sinonimo gehien 5 minututan!  Eraman hitzak lan-koadernora eraman. Hiru, bi, bat… ekin!

Zenbat aurkitu dituzue? Asko, ezta? Bada, hemendik aurrera mahai-jolasa osatzeko jolasak sortzen hasi behar dugu.

Zorte on! Xantza on!