Pareak bai!
Jarduera honetako jolasean, hitz-pareak osatu beharko dituzue. Hitz horiek esanahi berekoak izan litezke (sinonimoak), edo kontrakoa esan nahi dutenak (antonimoak).
Batetik, 6 hitzeko zerrenda bat izango dugu eta, bestetik, haien sinonimo edo antonimoak. Txartel berean edo bitan banatuta joan daitezke. Txartel bitan aurkezten baditugu, komenigarria izango da zenbakiak erabiltzea eta jolas bereko bi txartelei zenbaki bera jartzea, erraz identifikatzeko.
Txartela edo txartelak mahai gainean jarriko dira eta lehiakideek bateko eta besteko hitzak lotu beharko dituzte. Abiapuntuko hitzak beti txartel edo zutabe berekoak izango dira eta behin bakarrik esan ahal izango dute hitz bakoitza.
Lehiakideek denbora jakin baten barruan asmatutako pareak adina puntu irabaziko dituzte lehiakideek, eta taula osoa asmatuz gero, puntu gehigarriak irabaziko dituzte.
Azalpenak jaso ondoren, lanean hasteko garaia heldu zaigu. Lan-koadernoan dituzuen taulak osatuko dituzue. Horretarako, 1. jardueran ezagutu dituzuen hiztegiak ere erabil ditzakezue. Hasteko, lan-koadernoko taulak bakarka osatuko dituzue, eta ondoren, talde txikitan zuzenketak egingo.