Zerrendatzen

Jolas honen helburua denbora jakin baten barruan baldintza jakin bat betetzen duten hitz edo izen gehien biltzea da. Baldintza edo gaia txartel batean idatzita egongo da.

Adibidez: POz hasten diren hitzak, jantzi-izenak, gorputz-atalak, postreak edo desertak, D letraz hasten diren aditzak, Afrikako herrialdeak…

Afrikako herrialdeak

  1. Zimbabwe
  2. Burundi
  3. Liberia
  4. Malawi
  5. Maroko
  6. Niger
  7. Ruanda

Frutak

  1. Udarea
  2. Platanoa
  3. Marrubiak
  4. Sagarra
  5. Laranja
  6. Mandarina
  7. Meloia

Superheroiak

  1. Superman
  2. Batman
  3. Supergirl
  4. Aquaman
  5. Hulk
  6. Spiderman
  7. Deadpool

Binaka edo taldeka ere jolas zaitezkete, hala erabakiz gero.  

Orain, talde txikitan bilduta, hitz-zerrendak osatzeko baldintzak eta gaiak idatziko dituzue.

Azkenik, taldeetako bozeramailek talde handian aurkeztuko dituzue zerrendak, eta guztiak zerrenda orokor batean bilduko dituzue.