Emotikonoak. Jolaserako beste aukera
Hieroglifikoak alde batera utziko ditugu tarte batez, eta zuentzat oso ezagunak diren bestelako sinbolo batzuekin egingo dugu jolas: emotikonoekin. Hauekin ere, hieroglifikoen antzeko ariketak sor baitaitezke.
Sarean eta sare sozialetan arrakasta handi xamarra lortu zuten esaera zaharren, abestien eta euskal musika-taldeen inguruan zabaldutako jolas batzuek, eta eredu horiei jarraiki berriak sortzen saiatuko gara.
Planteamendua sinplea da: esaera zaharrak eta abestien edo musika-taldeen izenak aintzat harturik, beren esanahia emotikonoen bidez ahalik eta modurik zuzenenean eta osotuenean iradokitzea. Horretarako, eskueran dituzuen emotikonoak erabil ditzakezue.
Hona adibide batzuk:
A ze parea, karakola eta barea!
ESAERA ZAHARRA
Txapela buruan eta ibili munduan
ESAERA ZAHARRA
Esne beltza
MUSIKA TALDEA
Berri txarrak
MUSIKA TALDEA
Herri txiki, infernu handi
TELEBISTA PROGRAMA
Gol festa
TELEBISTA PROGRAMA
Teknika ez da zaila, ezta?
Bada, orain, elkartu talde txikitan eta ea bakoitzean, gutxienez, beste bi prestatzen dituzuen atal bakoitzeko. Sortutako piezak Lan-koadernoan jasoko dituzue.
Emotikonoak ondorengo esteka honetan topa ditzakezue: https://www.emojicopy.com/
Amaitzen duzuenean, talde handian bana aurkeztuko duzue, eta egon daitezkeen eragozpenak edo hobekuntzak elkarrekin eztabaidatuko dituzue.
Ondoren, berriro talde txikitan elkartuko zarete eta ahal dituzuenak asmatuko dituzue mahai-jolasari begira.