Hasiera fasea
Garapena - Hitzekin jolasean
Garapena - Hieroglifikoak
Ebaluazioa
Egindako lana talde handian ebaluatzeko momentua iritsi da.
Zer moduz atera dira jolasak? Egokiak al ziren erabilitako probak eta edukiak? Eta jolaserako planteamenduan ez al da egokitzapenik egin behar izan, edo ez al zaizue zalantzarik sortu?
Talde mailako hausnarketa izango den ebaluazio-saio honetan, atalez-atal errepasatuko dituzue mahai-jolasaren inguruan egindako lanak, sortu diren zalantzak, antzeman dituzuen akatsak edo proposatu dituzuen egokitzapen eta hobekuntzak, denen artean adosteko.
Horrekin batera, egindako sormen-lanaren eta jolaserako planteamenduaren ebaluazio orokorra egingo duzue.