Hasiera fasea
Garapena - Hitzekin jolasean
Garapena - Hieroglifikoak
Jolasteko ordua da!
Jolasten hasteko irrikitan egongo zarete, ezta? Lasai! Azken ohar labur batzuk besterik ez zaizkigu geratzen.
1. Taldeak eta jolasteko modua
Taldeak eta jolasteko modua adostu beharko dituzue:
-
- Zenbat talde izango diren eta talde bakoitza zenbat ikaslek osatuko duten.
- Aurkezleak edo proben irakurleak egongo ote diren (epaile lana ere beraiek egin dezakete) edo jokalarien artean banatuko dituzuen rol horiek.
- Zalantzazko kasuetan, epailea nor izango den (irakasleek ere har dezakete paper hori). Probetan zalantzaren bat sortuz gero, epaile lana burutu behar duen pertsonak argituko ditu eta hartuko ditu erabakiak.
2. Espazioa
Jolasten hasterako, espazioa ondo prestatzea komeni da. Kontuan hartu beharko duzue fitxak edo fitxetako edukiak nola ikusiko diren, jokalariak eta taldeak nola kokatuko diren espazioan, taula non egongo den, etab.
Lehen saio honetan, oso litekeena da, zuzendu edo egokitu beharreko hainbat kontuz ohartzea: ondo ulertzen ez diren edo hobeto formulatu daitezkeen galderak, era guztietako akatsak edo jolasteko arauen inguruko zalantzak. Zuzendu edo egokitu beharreko zernahi ikusiz gero, oharrak hartuko dituzue, denon artean, saioaren inguruko ebaluazioa egiterakoan, azaltzeko eta zuzentzeko.
Azkenik, material guztia, beste gela batzuen esku ere jar dezakezue, behar diren azalpenekin batera.
Ea ikastetxe guztiak parte hartzeko moduko jolasak egiten dituzuen!
Baina jolasean hasi aurretik, Antton Telleriak agurtu egin nahi zaituzte.