Infiltratua

Jolas honen muina hauxe da: lau hitzeko zerrenda batean, hiru hitz multzo jakin batekoak dira eta laugarrena ez. Eta horixe da lehiakideak asmatu beharko duena:

Zein hitz ez da sartzen eremu semantiko horretan? Adibidez…

Eman erantzunak talde handian, baina zuen aukeraketa arrazoituz. Denak ados al zaudete?

Izan ere, jolas honetan, oso garrantzitsua da lau hitz horiek lotura logiko posible bakarra izatea; bestela, jolasa ez baita baliagarria izango (erantzun bat baino gehiago izan daitezkeelako zuzenak).

Esate baterako, asmatuko al zenukete hurrengo adibide hau zergatik ez den baliagarria?

Lau hitz hauetatik zein dago soberan?

    • Marrubia
    • Meloia
    • Gerezia
    • Tomatea

Irizpideak argi utzi ondoren, bakarka, 4 hitzeko 4 zerrenda osatuko dituzue Lan-Koadernoan.  Ondoren, talde txikian probatuko dituzue, eta egin beharreko moldaketak egingo

Azkenik, talde handian ere probatu ditzakezue.