Hasiera fasea
Garapena - Hizkuntzak imitatzen
Amaiera fasea
Armarri berriak
Hieroglifikoen sistema jarraituz, leku-izenekin edo deiturekin egin daitekeen beste jolas bat, “armarriak” asmatzea da. Hau da, leku-izenaren ‘esanahi ezkutua’n oinarriturik, “armarri umoretsua” osatzea. Esate baterako:
- Baionako produkturik ezagunena urdaiazpikoa denez, irudi hori eta “Bai ona!” zentzua erabiliko ditugu Baionako armarri berria ilustratzeko.
- Lapurdiko Basusarri herriarren armarri berria irudikatzeko, “La Basu” barakaldar rap kantariaren irudia errepikatuko dugu, “Basu sarri” agertzen dela adieraziz.
- Loiu herriak ere hainbat aukera eskaintzen ditu. Horien artean, haur baten “lo oihua” txerta genezake armarrian.
Talde txikitan bildurik, beraz, 5 leku-izenen armarriak sortuko dituzue, marrazkiak edo argazki-muntaiak Lan-koadernoan marraztu edo itsatsiko dituzuelarik.
Lanak amaitutakoan, talde handian aurkeztuko dituzue eta ohi bezala, egokitzapenak edo hobekuntzak proposatuko dituzue, denon artean.