Sareratzeko materiala sortzen

Jarduera honetan, sekuentzian zehar sortutako materialak bilduko dituzue, unitatearen amaiera fasean azken egokitzapenak egin eta sarean zabaltzeko moduan izateko.

Lan-koadernoko taulan jasoko dituzue atal bakoitzean sortu dituzuen txisteak. Daukazuen material guztia osatu egin beharko duzue, material gutxi duzuen ataletan berriak sortzen saiatu eta azken errepasoa eman egindako lan guztiari, atalez-atal. Talde txikitan lanak banatu ditzakezue eta taldekide bakoitzak atal baten lanketaren ardura hartu dezake.

Munduko “euskal” izenak, Toponimoen mezuekin topo eta Lanbide predestinatuak ataletan landutako materialei dagokienez:

    • Galdera/definizio eta erantzun guztiak ea ondo dituzuen begiratu beharko duzue.
    • Erantzuna irudiren batekin osatu bada, ea denak egokiak diren.

Armarri berriak atalean sortutako armarriei dagokienez:

    • Ea erabili dituzuen irudi guztiak egokiak diren berrikusi beharko duzue.

Istorio harrigarriak atalean sortutako istorio eta bideoei dagokienez:

    • Sortutako istorioan ezer aldatzekorik ba ote dagoen berrikusi beharko duzue.
    • Grabatutako bideoetako edukia zein interpretazioa ea egokiak diren aztertu beharko
      duzue.
    • Grabazioen kasuan, ea teknikoki ondo dauden, audioari zein bideoari dagokienez.

Zuzenketak eginda, talde txiki bakoitzak sortutako material guztia dokumentu bakar batean bateratuta jasoko duzue. “Euskara mundiala da” sekuentziako materiala, beraz, prest dago unitatearen amaiera faserako.