Materiala prestatzen
Galderak egiten trebatu ondoren, sekuentzian zehar jaso dituzuen ideiak berreskuratu eta pieza definitiboak sortuko dituzue.
Zerrendatu dituzuen hitz eta esaldi guztien artetik gogokoenak aukeratuko dituzue talde txikian, edo berriak sortu, eta ondoren, Lan-koadernoko taulan, ongi egokitzen zaizkizuen galderak idatziko dituzue erantzun horiek kutsu umoretsua izan dezaten. Ez ahaztu, erantzuna bezain garrantzitsua izan daitekeela galdera, hartzailearengan barrea eragiteko.
Talde txikitan lanak amaitutakoan, bozeramaileek talde handian aurkeztuko dituzte egindako piezak eta gainerako ikaskideek hobekuntza proposamenak egiteko aukera izango duzue.
Hurrengo egunetan, ideia berriak badatozkizue burura, horiek ere Lan-koadernoan idatzi, unitatearen azken fasean, ahalik eta material gehien izan dezazuen.
Azken zuzenketak egin eta lanak amaitutakoan, sortutako material guztia dokumentu bakarrean bateratuta jasoko duzue taldekideok. Une horretan, “Hizkuntzak imitatzen” sekuentziako materiala prest egongo da Unitatearen amaiera faserako.