Galderak formulatzeko bideak
Sortuko ditugun umorezko piezak edo txisteak formula jakinen bidez osa daitezke: “Zein da munduko herrialderik….” edo “Zein da Amerikako hiririk….” moduko galderak erabilita, alegia. Munduko hizkuntza guztietan aurkitu daitezke horrelakoak. Eta guk euskaraz sortuko ditugu!
Sortuko ditugun umorezko piezen galderek, hieroglifikoen sekuentzian ikusi eta ikasi dugun bezala, honako ezaugarri hauek izan behar dituzte:
Adibidez, “Gabon” baldin bada aukeratu dugun erantzuna, galderak era honetakoak izan daitezke:
- Ulergarriak izan behar dute.
- Erantzun zehatza izan behar dute eta zalantzarako biderik ez utzi.
- Mota desberdinetakoak izan daitezke:
- Deskribatzaileak: hiztegietakoen antzekoak.
- Umoretsuak: irribarrea eragingo dutenak.
- Metaforikoak: irudi metaforikoak erabiliko dituztenak.
- Ez da komeni, erantzun zuzena izan dezakeen galderarik. Adibidez: “Zein da Finlandiako hiriburua?”
- Entzulearengan sorpresa eragin dezaketenak beti izango dira ongi etorriak: gehiegikeriak edo exajerazioak, ustekabeko erreferentziak…
- Ahal dela, erantzuna deklinatzera behartuko ez duten galderak izatea komeni da (hobe erantzuna Gabon izatea, Gabonen baino).
- Zein da ongien hezitako Afrikako lurraldea? (edo, zein da Afrikako herrialderik edukatuena?).
- Zein da lo ondoen egiten den Afrikako lurraldea?
- Gelan beti erdi lo dagoen norbait baldin badago…. Zein izango litzateke X-entzat munduko herrialderik egokiena?
Adibide horiek ikusi ondoren, eta talde handian oraindik, asma itzazue galderak Angola eta Arizona leku-izenentzako.
Teknika barneratu duzuenez, pieza umoretsuak sortzen jarraituko dugu aurreko jardueran osatutako talde berberetan. Horretarako, aurreko jardueran aurkitu dituzuen leku-izenei galderak jarri beharko dizkiezue Lan-koadernoan, eta ahal dela, zerrenda luzatu.
Ondoren, talde handian aurkeztu zuen proposamenak. Beste taldekoek aukeratu ditzatela talde bakoitzaren proposamenetatik onenak iruditzen zaizkien biak. Horrek ere lagunduko dizuete galdera onak nolakoak izan daitezkeen hobeto ikusten.