Sareak hedatu sareetan

Aurreko jardueran txisteak meme, bideo edo audio bertsioan prestatu dituzue, eta orain, sarean zabaltzeko plangintza osatzea egokitzen da.

Lehenik eta behin, talde handian, zuen eskolak komunikaziorako erabiltzen dituen kanal digitalak zein diren zerrendatuko duzue: webgunea, facebook, twitter, youtube…Erabiltzeko moduan izango dituzuen sare sozial edo interneteko atariak identifikatu

ondoren, jatorrizko talde txikitan elkartu, eta zuek sortutako lan horiek zein sare sozial edo ataritan zabalduko dituzuen erabakiko duzue “Sareratzeko materiala sortzen” eta “Materiala prestatzen” jardueretako taulak osatuz (txiste bakoitzaren aldamenean jarri beharko duzue non zabalduko den).

Argi izan zuek sortutako txisteak zein formatutan zabalduko diren eta txiste bakoitza sareratzeko, zein izan daitekeen komunikazio kanalik egokiena.

Lanketa hori egin ondoren, irakaslearen laguntzarekin, lanak argitaratzeko egutegia adostuko duzue talde handian eta talde txiki bakoitzari, bere lanak argitaratzeko egunak esleituko zaizkio.

Azkenik, talde txikitan, egun bakoitzean sareratuko diren piezen plangintza egingo duzue, txiste bakoitza zein sare sozial edo ataritan zabalduko den eta zein ordutan argitaratuko den zehaztuz.

Plangintza guztiak egindakoan, gelako egutegian jasoko da informazio guztia eta egunak iritsi ahala, materiala sarera igoko duzue.

Honekin batera, produkzio eta komunikazio taldeak informazioa zabalduko du aurretik finkaturiko bitartekoen bidez.

Materiala zabaltzen hastearekin batera, talde handian, erabilitako bideak eta moduak aztertuko dituzue, hobetu edo egokitu beharreko zerbait ikusiz gero, aldaketak lehenbailehen egin daitezen.

Bestalde, igotako materialak sareetan duen hedakuntza aztertuko duzue, eta baita izandako arrakasta maila ere.

Eta hori guztia egin ondoren, ea zer esaten dizuen Antton Telleriak!