Ebaluazioa

Orain arte egindako lana ebaluatzeko unea iritsi da. Horretarako aurreko sekuentzietan erabilitako prozedura bera erabiliko dugu. Lan-koadernoan duzuen ebaluazio-taula bakarka bete eta ondoren, talde txikitan partekatuko dituzue zuen hausnarketak eta hobekuntza-proposamenak egingo dizkiozue elkarri.

Azkenik, talde handian, sekuentzian zehar ikasi duzuenaren inguruan hitz egingo da, izan dituzuen zailtasunak aipatuko dira eta horiek hobetzeko proposamenak luzatuko dira.