Hasiera fasea
Garapena - Hizkuntzak imitatzen
Amaiera fasea
Ebaluazioa
Adiskideok! Beste sekuentzietan egin dugun bezala, honen amaieran ere, auto-ebaluazioari ekin beharko diozue. Lan-koadernoko taula erabiliko duzue horretarako.
Auto-ebaluazioan, oinarrizko zehar-konpetentzien garapenean egindako aurrerapausoak baloratu beharko dituzue eta baita hizkuntza konpetentziari dagozkionak ere.
Taula bakarka bete ondoren, talde txikitan partekatuko dituzue zuen hausnarketak eta hobekuntza-proposamenak egingo dizkiozue elkarri.
Azkenik, talde handian, sekuentzian zehar ikasi duzuenaren inguruan hitz egingo duzue, izan dituzuen zailtasunak aipatu eta horiek hobetzeko proposamenak luzatuko dituzue.