Hitzen bila hizkuntzetan zehar

Aukeratu ditugu gelan imitatuko ditugun hizkuntzak. Baina orain talde bakoitzak hizkuntza bat aukeratu beharko du.

Elkartu talde txikitan eta hizkuntza bat aukeratu. Ondoren, hizkuntza horren inguruko ahalik eta zerrendarik luzeena osatu beharko duzue: hizkuntza horretako hitzak, esaldiak, izenak, leku-izenak, pertsonaiak… Denak balio digu.

Laguntzatxo bat emango dizuegu lau hizkuntzatan, abiapuntua izan dezazuen:

Txinera

Ni hao, Pekin, Xi Jinping, Txina, Shangai, Bruce Lee, Ming, Konfuzio, Jackie Chan…

Italiera

Ciao, Arrivederci, Capisco, Milano, Napoli, Monica Belucci, Andiamo, Bambini…

Errusiera

Spasiba, Mosku, Vladimir Putin, Sharapova, Leningrad, Dostoyevsky, Dimitri, Rayssa…

Japoniera

Sayonara, Arigato, Tokio, Hiroshima, Kioto, Shin Chan, Ninja…

Zerrendak osatu eta gero, Internetez erreferentzia gehiago bila ditzakezue. Horrelakoetan, batzuetan sorpresak ere aurkitzen dira; alegia, euskaraz esanahia izan dezaketen hitz edo izenak. Esate baterako, Txinako buruzagi ohi baten izena Jiang Zemin da (Ze min!) eta Errusiako beste batena Vladimir Zhirinovsky (Ziri noski). Atari Japoniako marka bat da eta Gucci (gutxi) Italiakoa. Itsuki eta Noa japonierazko

izenak dira eta Dima, Irina eta Mara errusiarrak. Horrelakorik aurkituz gero, jolasaren erdia ia eginda daukazue.

Behin zerrenda osatuxea duzuela, hitz eta izen guztiak silabaka banatuko dituzue Lan-koadernoan, BIDEOAN erakusten den moduan.

Guri dagokigunez, adibide gisa, aurreko hitzak hartuko ditugu. Hitz eta izen horiekin ariketa batzuk egingo ditugu lan-koadernoan.

Ea zenbat hitz edo esaldi osatzen dituzuen!