Ebaluazioa

Unitate honetan ere, egindako lan guztia talde handian ebaluatuko da.

Gustura geratu al zarete sortutako umorezko piezekin? Zuen burua horrelako gehiago sortzeko gai ikusten al duzue? Dibertitu al zarete piezak asmatu eta sortzerakoan? Eta bestalde, nola baloratzen dituzue proposatu dizkizuegun ariketak? Ba al duzue proposamenik berauetan aldaketak egiteko?

Egin ohi dugun moduan, egindako lana atalez-atal berrikusiko dugu eta egon daitezkeen ekarpenak eta hobekuntzarako proposamenak jaso eta aintzat hartuko ditugu.

Egindako sormen-lanaren eta jolaserako planteamenduaren ebaluazio orokorrarekin amaituko dugu unitatea.