Hasiera fasea
Amaiera fasea
Jaialdiaren eguna
Kirioak dantzan izango dituzue, ezta? Lasai, normala da aktuazio baten aurretik urduri egotea. Azkenean, iritsi baita horrenbeste esperotako Txistealdia.
Jaialdiaren egunaren aurretik, koordinazio- komunikazio- eta produkzio-taldeek beren betebehar guztiak behar bezala burututa izango dituzte:
-
- Lanak ondo banatuta.
- Emanaldirako gela, oholtza, materialak eta txiste-taldeentzako lekuak prest.
- Aurkezpen eta grabazio-lanetarako behar den guztia bere lekuan.
- Jaialdiari buruzko jakinarazpenak ondo banatuta.
Iragarritako orduan emango zaio hasiera Txistealdiari, eta talde bakoitzak bere txiste-kontaketak edo antzezpenak egingo ditu ikusleen aurrean.
Tartean jaialdia grabatu egingo da.
Artistek oholtzara atera aurretik elkarri esan ohi dioten bezala: “Kaka burutik behera!” eta asko gozatu eta gozarazi!