Materialak biltzen

Jaialdia nola antolatuko den oraindik erabaki gabe baldin badago ere, entseguak egitearekin batera, dituzuen beharrak zehazten joango zarete lan-koadernoan, bai orokorrak, eta baita pertsonaia bakoitzari dagozkionak ere, gidoian zehaztutako materialez gain, entseguetan bestelako berriak ere azaldu ohi baitira.

Talde bakoitzean, materialak lortzeko ardurak banatu egingo dituzue, bakoitzaren ahalmenen arabera (etxeetatik ekar daitezkeenak, egin beharrekoak…). 

Eta materialeren bat lortzeko zailtasunik izango bazenute, produkzioaz arduratzen den taldeari jakinarazi beharko zeniokete.

Komeni da entsegu batzuk antzezpenean erabiliko diren material guztiekin egitea, baita jantziekin edo makillajearekin ere (ahal bada, behintzat). Hartara, oholtzan egokitutako tokian entseatzea besterik ez zaizue faltako.

Elementu guztiekin entseatzerakoan, litekeena da gidoietan gauzatxoren bat aldatu edo egokitu behar izatea. 

Azken moldaketa horiek egin eta txiste-antzeztuak prest izango dituzue umore-jaialdirako, Txistealdirako, alegia.