Jaialdiaren eguna

Kirioak dantzan izango dituzue, ezta? Lasai, normala da aktuazio baten aurretik urduri egotea. Azkenean, iritsi baita horrenbeste esperotako Txistealdia.

Jaialdiaren egunaren aurretik, koordinazio- komunikazio- eta produkzio-taldeek beren betebehar guztiak behar bezala burututa izango dituzte:

    • Lanak ondo banatuta.
    • Emanaldirako gela, oholtza, materialak eta txiste-taldeentzako lekuak prest.
    • Aurkezpen eta grabazio-lanetarako behar den guztia bere lekuan.
    • Jaialdiari buruzko jakinarazpenak ondo banatuta.

Iragarritako orduan emango zaio hasiera Txistealdiari, eta talde bakoitzak bere txiste-kontaketak edo antzezpenak egingo ditu ikusleen aurrean.

Tartean jaialdia grabatu egingo da.

Artistek oholtzara atera aurretik elkarri esan ohi dioten bezala: “Kaka burutik behera!” eta asko gozatu eta gozarazi!

Aizue! Eta egin duzuen bidea eginda gero, Antton Telleriak ere zer edo zer esan nahi dizue!