Txisterik gustukoenak

Zeintzuk dira zuen txisterik gustukoenak?

Talde txikitan banatuta, bakoitzak, jendaurrean kontatuko zenituzketen bizpahiru txiste aukeratu behar dituzue eta Lan-koadernoan idatzi. “Eta nondik lortuko ditut txisteak?” pentsa lezake bateren batek. Bada, egokienak iruditzen zaizkizuen iturrietatik jaso ditzakezue: dakizkizuen txisteak izan daitezke, unitate honen gehigarri gisa dagoen zerrendatik hartutakoak, Internetetik edo libururen batetik bildutakoak edo beste edozein iturritan aurkitutakoak. Hizkuntzari dagokionez, euskaraz jaso eta idatz ditzakezue edo erdaraz jaso eta Lan-koadernoan euskarara itzuli.

Ondoren, txisteak talde txikian kontatuko dituzue, banan-bana, eta txiste bakoitzaren inguruan aspektu hauek aztertuko dituzue:

      • Txiste egokia iruditu al zaizue? Betetzen al ditu “Txisteen egokitasuna eta hartzaileak” jardueran zehaztu ditugun “Errespetuzko txisteen ezaugarriak”?
      • Kontatzeko moduan ikusi al duzue hobetu beharrekorik?
      • Hizkuntzari dagokionez, hobetu al liteke? Zertan?

Txiste guztiak aztertu eta gero, taldekide bakoitzak kontatu dituen txisteetatik onena zein iruditu zaizuen eta zergatik aipatuko duzue. 

Eta jarduera amaitzeko, bakoitzak ondo ikasi dezala arrakasta izan duen txiste hori eta talde handian kontatu. Hasi da txiste-festa!