Ebaluazioa

Bigarren sekuentzia honen amaierara iritsi garenez, egindako lana ebaluatzeari ekingo diogu, ohi bezala, Lan-koadernoan duzuen ebaluazio-taula erabiliz. Aurrena, bakoitzak berea beteko duzue eta ondoren, talde txikitan partekatuko dituzue zuen hausnarketak eta hobekuntza proposamenak egingo dizkiozue elkarri. 

Azkenik, talde handian, “Txouaren ordua!” sekuentzian ikasi duzuenaren inguruan hitz egingo duzue, izan dituzuen zailtasunak aipatuko dituzue eta haiek hobetzeko proposamenak luzatuko dituzue.