Zerrenda osatzen

Jarduera honetan, jaialdian kontatuko dituzuen txisteen behin betiko zerrenda osatuko duzue. 

Aurrena, banaka, txiste-zerrenda bat prestatuko duzue. Aurreko jardueran landutako txisteak mantendu ditzakezue edo, berauek txarretsi, eta ustez hobeak diren 

beste batzuk hobetsi.

Aukeratu dituzuen txisteak Lan-koadernoan idatziko dituzue, edo jada gertu dituzuenak egokitu, aurreko jardueran ikasitako “trikimailuak” aintzat harturik. Kontaketarako oinarrizko gidoia izango dira testu horiek.

Ondoren, hartu tarte bat txisteak memorizatzeko eta entseatzeko. Entsegu horiek bakarka edo binaka egin ditzakezue. Nahikoa landuta dituzuenean, talde txikitan bildu eta bertan kontatuko dituzue. Kontaketan zehar, taldekideek oharrak hartuko dituzte eta kontaketa amaitzean, hobekuntzarako

proposamenak egingo dizkizuete “Erregistro desberdinak aukeran” eta “Kontaketa onaren gakoak” jardueretako irizpideetan oinarrituta.  Horietatik, egokiak iruditzen zaizkizuenak aintzat hartu eta Lan-koadernoko gidoietan, berauen araberako zuzenketak egin.