Hau antzerkia da!

Unitate honetan txisteak antzeztu egingo ditugu, baina egingo duguna, azken batean, antzerkia izango da. 

Antzerkia landu al duzue inoiz? Hala bada, aurretik ikasitako guztia oso ondo etorriko zaizue txisteen antzezpenari begiraBaina aurrera jarraitu baino lehen, ETB3ko ‘3zpa4’ko Jone, Izaro, Maider eta Ametsen irakurketa dramatizatuaren BIDEOA ikus ezazue talde handian.

 

Zer iruditu zaizue gazte hauen dramatizazioa? Nabarmena zen propio ari zirela esajeratzen, ezta? Bada, hari honetatik tiraka, ea beste galdera hau ere erantzuten duzuen:

Zer behar du antzezpen egoki batek?

Ondoren, talde txikitan elkartu, eta Antzezpen egokiaren Dekalogoa” sortzen saiatuko zarete. Hau da, zuen ustez kontutan hartu beharko liratekeen irizpideak zerrendatu (10 irizpidetara iristen ez bazarete, ahal dituzuenak). 

Jarraian, talde handian partekatu eta osatu Dekalogoa. Azkenik, guk proposatzen dugun “Antzezpen egokiaren Dekalogoa”rekin konparatuko duzue. Ea zertan datozen bat eta non azaldu diren desberdintasunak.