Txistelari, jaio ala egin?

Bizitzaren esparru gehienetan bezala, txisteak kontatzerakoan ere, badira pertsona trebeagoak eta zailtasun handiagoak dituztenak, baina hobeto ala okerrago, denok gara txisteak kontatzeko gai. Eta bizitzaren beste alorretan gertatzen den bezala, trebetasun horiek (handiagoak ala txikiagoak), landu egin daitezke.

Txiste-kontari aritu zaizkigun aurkezle, aktore eta kantariei galdetu diegu ea txikitatik zuten “vis” komiko hori edo landu egin duten. Ikusi erantzunak!

Ondoren, zuen buruaren autoebaluazio bat egingo duzue talde txikitan bilduta. Lan-koadernoan duzuen taula harturik, txisteak publiko aurrean kontatzeari dagokionez, zeri diozuen beldur gehien identifikatu beharko duzue. Aurrena banaka beteko duzue taula. Ondoren, talde txikian partekatuko dituzue erantzunak, eta amaitzeko talde handian.

Bideoan entzun dugun bezala, denok “bihur” gaitezke txistelari, guretik abiatuta, gure dohainak eta gabeziak aintzat harturik, eta gure “ahots propioa” osatuz. Eta hori frogatzeko, hona zer dioten gure gonbidatuek umorea lantzen edota jendaurrean aktuatzen hasi zirenean sentitu zituzten beldurrez.

Sorpresarik jaso al duzue? Espero al zenituzten horrelako erantzunak?

Eztabaida ezazue talde handian.