Kontaketa onaren gakoak

Jarduera honi hasiera emateko Kike Amonarrizen aholku batzuk entzungo dituzue. Berak urte asko egin zituen txiste-kontalari eta txiste-idazle gisa eta bere eskarmentuan oinarrituta hainbat ideia partekatuko ditu gurekin.

Kike Amonarrizen aholkuak jarraituz, kontaketa lantzerakoan, beraz, bi aspektu bereiziko ditugu: jendaurreko jarduerarekin zerikusia dutenak (segidan landuko ditugunak) eta hizkuntzarekin zerikusia dutenak (hurrengo jardueran jorratuko ditugunak).

Ondoren, Txisteen kontaketarako Gida” irakurri eta aztertu ezazue talde txikitan. Erreferentzia horiek guztiak buruan, ikusi berriro “Txisteologia” jarduerako aurkezle eta umoregileen bideoa eta talde handian eztabaidatu zein neurritan betetzen dituzten “Txisteen kontaketarako Gidako irizpideak, edo zein eratan daramatzaten praktikara.