Emanaldirako prestaketa

Aurreko lanak eginda gero, prest dituzue “Txistealdi”rako txisteak. Baina pentsatu al duzue nola kontatuko dituzuen?

    • Zutik, ala eserita? Eta eserita, non? Aulki normal batean edo taburete horietako batean? 
    • Ohiko jantziekin edo ezohiko jantziren bat erabilita? 
    • Elementu deigarriren bat eramango duzue? (kapela, apaingarria…)
    • Prestatu dituzuen txisteak kontatzeko elementu bereziren bat behar al duzue?

Galdera horiek erantzutea oso garrantzitsua da, jendaurreko emanaldia eroso eta modu egokian egiteko.

Beti bezala jantzita joan beharrean, eroso eramango duzuen elementu bereizgarriren bat eranstea lagungarri gerta dakizueke “kontalari” paperean sartzeko, eta ohartzeko, neurri batean, “pertsonaia” bat interpretatzen ari zaretela.

Ez al duzue garbi ikusten? Bada, arretaz entzun gure gonbidatuek gai honen inguruan diotena.

Lagungarriak gertatu al zaizkizue gure gonbidatuen azalpenak? Ondo pentsatu, beraz, ea txisteak kontatzerakoan karakterizazio-elementurik erabiliko ote duzuen edo material bereziren bat beharko ote duzuen. Talde txikitan bilduta, partekatu egingo dituzue zuen ondorioak eta arrazoiak.

Eta erabakiak hartutakoan, Lan-koadernoan, ahalik eta zehaztasun handienarekin zerrendatuko dituzue kontaketarako beharko dituzuen elementuak: jantziekin lotutakoak, makillajea, elementu bereizgarriak…