Gidoilari bihurtuko gara

Talde txikitan jarraituko duzue helburu garbi batekin: jaialdirako beharko dituzuen txisteak aukeratzea. Talde bakoitzak 3-5 minutu inguruko tartea izango duzue jaialdian, eta tarte hori betetzeko behar dituzuen txisteak zein izango diren zehaztu beharko duzue. Txiste bakarra izan liteke edo txiste sorta bat. Eta betiere ondo etorriko zaizue ordezko bat edo pare bat prest izatea

Zerrenda osatutakoan, txiste-antzeztuen gidoi osoa idatzi beharko duzue Lan-koadernoan, gidoien idazketa jarduerako oharrak jarraituz:

Izenburua
Eszenatokia
Pertsonaiak
Elkarrizketak eta ekintzak

Gidoiak Lan-koadernoan idatzitakoan, taldekideen artean errepasatu egingo dituzue.

Bestalde, “Erregistro desberdinak aukeran” jardueran erregistroak lantzeko zabaldu ditugun bideak azter ditzakezue une honetan. Landu dituzuen egoeretan zer erregistro erabil ditzakezue? Nola egokitu hizkerak egoera horietara? Horretarako modurik ikusten duzuen kasuetan, berridatzi txisteak dagokien erregistroa erabiliz.

Lan horiek egin ondoren, beraz, gidoiak prest izango dituzue,  txisteen antzezpena lantzen hasteko.