Ebaluazioa

Emanaldia burutu dugu eta iritsi gara unitatearen bukaerara. Egindako lan guztia talde handian ebaluatzeko tenorea dugu, beraz.

Zer nolako aho-zaporea geratu zaizue emanaldiaren ondoren? Zer diozue unitatearen hasieran zuen burua txisteak kontatzeko gai ikusten ez zenutenek? Sumatu al duzue hobekuntzarik txisteak kontatzeko gaitasunean? Eta zer moduz pasa duzue txisteak kontatzen eta antzezten? Errepikatuko al zenukete esperientzia?

Era honetako aspektuak ebaluatuko dira talde handian. Bestalde, burutu diren jardueren egokitasuna ere aztertuko duzue.

Egin ohi dugun moduan, egindako lana atalez-atal berrikusiko duzue eta egon daitezkeen ekarpenak eta hobekuntzarako proposamenak jaso eta aintzat hartuko dituzue.

Espero dezagun bidaia hau dibertigarria eta probetxugarria gertatuko zitzaizuela. Eta nork daki! Agian, urte gutxi barru, telebistan edo antzoki batean ikusiko zaituztegu umorezko emanaldiak eskaintzen! Ea horrela den!