Hasiera fasea
Amaiera fasea
Ebaluazioa
Sekuentzia honetako azken jarduerara iritsi gara; ebaluaziora, alegia. Lan-Koadernoko taulan zehaztuko duzue ea jardueretan ongi moldatu zareten edo zer zailtasun izan duzuen, txiste-kontaketarako trebatuta ikusten ote duzuen zuen burua, etab.
Auto-ebaluazioan, oinarrizko zehar-konpetentzien garapenean egindako aurrerapausoak baloratu beharko dituzue eta baita hizkuntza konpetentziari dagozkionak ere.
Taula bakarka bete ondoren, talde txikitan partekatuko dituzue zuen hausnarketak eta hobekuntza proposamenak egingo dizkiozue elkarri.
Azkenik, talde handian, sekuentzian zehar ikasi duzuenaren inguruan hitz egingo duzue, izan dituzuen zailtasunak aipatuko dituzue eta horiek hobetzeko proposamenak luzatu.