Kontaketatik antzezpenera
Txiste-kontari jardun dugu aurreko sekuentzian. Oraingo honetan, aldiz, txisteak antzeztu egingo ditugu! Umorezko esketxak prestatuko ditugu antolatu nahi dugun “Txistealdia”ri begira.
Txisteak kontatzetik antzeztera pasatzen garenean, narratzailea desagertu egiten da. Hark esango lukeena, beraz, erakutsi egin beharko duzue, aktoreon ahotan jarriz eta zuzenean eginez. Beste hitz batzuetan esanda, txisteak antzezterakoan ez diezue ezer kontatu behar ikusleei, erakutsi baizik.
EKINTZA eta ELKARRIZKETA izango dira txiste antzeztuen ardatza.
Horretarako 3 kode erabiliko dituzue nagusiki:
-
-
- Hizkuntza: aktoreek esaten dutena.
- Gorputz-hizkera: mugimenduak, keinuak (haserrea, barrea, urduritasuna…), etab.
- Jantziak eta karakterizazioa.
-
Eta hori guztia eszenatoki batean, non, txistea antzezteko beharko dituzuen elementu guztiak prest eduki beharko dituzuen.
Antzeztuko duzuen txistearen GIDOIAk, beraz, aspektu hauek guztiak jaso beharko ditu:
-
- Izenburua. Esketxari jarriko zaion izena.
- Dekorazioa. Ekintza non gertatzen den eta zein elementu agertzen diren.
-
- Eszenatokiaren atzealdea: oihal margotua ala elementu errealekin osatua.
- Atrezzoko elementuak: gutxi eta funtzionalak izatea komeni.
-
-
- Pertsonaiak. Parte hartuko duten pertsonaien izenak eta deskribapena:
-
- Janzkera, itxura…
- Mugitzeko modua.
- Tik bereziren bat….
-
- Pertsonaiak. Parte hartuko duten pertsonaien izenak eta deskribapena:
-
- Elkarrizketak.
-
- Pertsonaiek esango duten guztia.
- Erabiliko den erregistroa: estandarra, tokian tokikoa, adinen araberako hizkerak, hitanoa, argota…
- Pertsonaia bakoitzaren hitz egiteko era: hizkera, tonua, abiadura
-
- Elkarrizketak.
-
- Eszena-zuzendaritza edo ekintza:
-
- Pertsonaiek egiten dituzten ekintzen deskribapena:
- Mugimenduen azalpena.
- Darabiltzaten elementuen zehaztapena.
-
- Eszena-zuzendaritza edo ekintza:
Aktoreok pertsonaiak barneratu egin beharko dituzue, eta ahalik eta modurik sinesgarrienean gorpuztu, esaten duzuena ere, ahalik eta modurik naturalenean eta ulergarrienean adieraziz. Adibide modura, ikus itzazue EITBko hainbat programatan eskaini diren ondorengo esketxak:
1.”Zuek hor” saioko “Andoitz eta Goraneren pertsonaia eskutua”. / 2. “Kontrako eztarria” saioko “Ilaski eta ETBko harreragileak“. / 3. “Irrikitown” saioko “Pailazo hipnotizatzaileak”. /4. “Irrikitown” saioko “Marijaia”.
Bideoak ikusi ondoren elkar zaitezte talde txikitan, esketxen osagarri nagusiak aztertzeko. Horretarako, aukeratu bat eta Lan-koadernoan duzuen fitxa bete.
Fitxa betetakoan, talde bakoitzeko ordezkariak talde handian aurkeztuko ditu ateratako ondorioak, eta konparatu egingo dituzue.